XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

OSASUN ETA KONTSUMO SAILA (Osakidetza) LEHIAKETA PUBLIKOA, Gasteizko Ntra. Sra. de Estibalitz Anbulategiko berrikuntza Obrak kontratatzeko dena.

Espediente zk.: 020/20/0/00211/1201/1089.

Kontratuaren xedea: Gasteizko Ntra. Sra. de Estibalitz Anbulategiko berrikuntza Obrak.

Aurrekontua: 82.319.257,- pezeta; urteka honela banatzen delarik: 1989 urtea: 7.319.257,- pta. 1990 urtea: 75.000.000,- pta.

Bulegoak: Administrazio Klausula Partikularren Plegua, Proiektua eta lehiatzaileentzat interesgarri diren beste agiri guztiak, eskuratzeko moduan dituzte horiek Sistemas Arco enpresan (San Antonio kalea, 16, 01005 Gasteiz).

Behin-behingo bermea: Lehiaketan parte hartzeko ezinbesteko baldintza izango da Osakidetzako Diruzaintzan (Alava Generala kalea, 5, Gasteiz) 1.646.385,- pezetako behin-behingo fidantza jartzea.

Sailkapena: Lehiatzaileek honako sailkapena egiaztatu beharko dute: C Taldea. 6 Azpitaldea. e Maila.

Eskaintza eredua: Administrazio Klausula Partikularren Pleguaren Eraskin lez datorrena.

Aurkezteko epea eta tokia: Eskaintzak Osakidetzako Egoitza Nagusian (Alava Generala kalea, 5, Gasteiz) aurkeztuko dira 1989.eko abenduaren 11ko eguerdiko 12k aurretik.

Jendaurrean agertaraztea: Eskaintzak agertaraztea jendaurrean egingo da, eta Kontratazio Arautegi Orokorraren 100. atalean ohartemandako prozedura berritik bat ere jasotzen ez bada, 1989.eko abenduaren 13ko goizeko 10etan egingo da Osakidetzan, baldin eta E.K.A.ren 100. atalean ohartemandako inguruabarrak gertatzen ez badira.

Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio Klausula Partikularren Pleguan aipatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte lehiatzaileek.

Gasteiz, 1989.eko azaroak 6. Kontratazio Mahaiko Lehendakaria, PEDRO J. PEREZ TORRES.